Fitxa teknikoa Erosi liburua

Izenburua: Miss Karaoke. Sormen prozesu baten erraiak.

Egilea: Oier Guillan & Metrokoadroka.

Hitzaurrea: Edurne Azkarate.

Hitzostea: Javier Barandiaran.

Argitaratzailea: EHAZE-Antzerkizale elkartea.

Ezaugarriak: Antzerkia. 218 orrialde. 14×22cm.

Hizkuntza: Euskara.

Argitalpen data: 2021eko abendua.

Lizentzia: Creative commons.

ISBN: 978-84-09-35450-4

Prezioa: 15€

Miss Karaoke

EHAZEren argitalpen honetan ez duzue aurkituko antzerki naturalistaren ez logikarik ez manerarik. Aldiz, Oier Guillanen Arra. Arraroa (2010) eta Mr. Señora (2016) izenekoetan zeuden ideiak nahiz idazketa-estiloa antzemango dituzue. Ikuskizun honek hibridazio, identitate, auto-pertzepzioa, generoen auzia eta, halaber, antzezpenari buruzko gogoetak zentrifugatu zituen, betiere irudi poetiko, umoretsu eta kitsch-ak erabiliz.

Liburuan, Metrokoadroka kolektiboak Pez Limbo taldearekin batera taularatutako Miss Karaoke antzezlanaren bi bertsio daude eskuragai: jatorrizko testua eta oholtzara eraman zena, sormen prozesuari buruzko kronika mamitsu batekin batera. EHAZEk testuok irakurtzeko eta gozatzeko proposamena egiten dizue, antzerki-osteak euskal antzerkiaren sisteman daukan tokiaren adierazle gisa.