Fitxa teknikoa Erosi liburua

Izenburua: Stereo.

Egilea: Miren Gaztañagaren sorkuntza batetik abiatutako talde-lana.

Hitzaurrea: Uxue Alberdi.

Hitzostea: Oier Guillan.

Argitaratzailea: EHAZE-Antzerkizale elkartea.

Ezaugarriak: Antzerkia. 144 orrialde. 14×22cm.

Hizkuntza: Euskara.

Argitalpen data: 2017ko abendua.

Lizentzia: Creative commons.

ISBN: 978-84-697-7304-8

Prezioa: 15€

Stereo

Asko gustatzen zait publikoari pertsonaia nola eraikitzen dudan erakustea. Gustukoa dut beraiek ekintza honekin identifikatuta sentitzea. Azken finean egunerokotasunean gure burua eraiki eta deseraikitzen dugu, tarteka, jolas baten moduan ezta? Gure gorputza den mihisearen gainean hainbat elementu kendu eta jartzen ditugu, eta egunero jolasten dugu garen horrekin. Norberaren egunaren arabera aldatuz goaz. Dauzkagun hitzordu desberdinek, eskura dauzkagun elementuek eta gure desio eta fantasiek, besteak beste, garen hori modu batera edo bestera birsortzera edo birdisei-natzera garamatzate. Nahiz eta batzuetan behartuta sentitzen garen eta hori ez den batere atsegina izaten, transformazioak, nire ikuspegitik, plazerarekin ere dauka harreman handia. Azken finean, edonoren ispilu aurrean egunero gertatzen den errituala da, kasu batzuetan nabarmenagoa besteetan baino, baina, betiere logela eta komun guztietan gertatzen den alkimia.

Miren Gaztañaga

Argazkia: Ainhoa Resano Melado

Ibon Aguirre

2000. urtetik hainbat proiektutan parte hartu du, musikari eta soinu teknikari, arte eszenikoen alorrean. Minúsculo, Zaldiak eta Bi. Rss. taldeen partaide izan da. Bere musikarekin hainbat proiekturen parte izan da: bideo-jokoak, instalazioak, zinema…

Miren Gaztañaga

Txiki-txikitatik sentitu izan du bere burua sormenarekin guztiz harremanean. Arte Ederretan lizentziatu zen. ­­ Antzerkiola Imaginarioko kideekin elkarlanean hasi zen 1.999an. Hura izan zen bere lehenengo eskola, bertan hainbat lan eginez: 8 Olivetti poetikoak, Mundopolski: erreboltaren ziaboga, Yuri Sam. Otoitza. Bidean talde desberdinekin lan egiteko aukera izan du, horien artean Arriaga antzokiak ekoiztutako eta Calixto Bieitok zuzendutako Obabakoak antzezlanean, Tanttakaren Uda gau bateko ametsa eta Komunikazioa-Inkomunikazioa lanetan eta Artedrama, Le Petit Thétrê de Pain eta Dejabu taldeekin Errautsak antzezlanean, besteak beste.

Telebistako bere proiektu maiteenak Martina eta Aitaren etxea izan dira. Zineman Igelak eta El guardián Invisible.

Sorkuntza pertsonalarena ezinbestekoa duen esparru bat da. Laborategia, etxeko sukaldea, jolasteko aukera gehien ematen duen txokoa eta sortzaile bezala hazteko eremu nagusia. Sortutako lanen artean: Euli-giro, Kamikaz Kolektiboaren baitatik sortutakoa, Diálogo besteak beste Gabriel Ocina aktore eta lagunarekin batera sortutakoa, Heriotza bikoitza (doble malta) Jon Ander Alonso, Eneko Sagardoy, Zazpi t´erdi eta beste hainbat lagunekin sortutakoa edo guztietan pertsonalena den Stereo, bere lan kuttunetakoa.

Argazkia: Ainhoa Resano Melado

Ainhoa Jauregi

1974. urtean jaio zen Urretxun. Kazetaritzan eta ­Irakasle­-ikasketetan lizentziatua musika-arloan. 1998. urtetik Antzerkiola Imajinarioko partaide izan zen (1998-2007). 2012. urtean Antzerkiolako partaideetako batzuk sortutako Motel Matrioska antzezlanean parte hartu zuen, baita 2016an Khea Ziaterrek sortutako Malmö film eszenikoan ere.

Telebistan, Goenkale telesailean aritu izan da hiru denboraldiz, eta zineman Zigortzaileak filmean hartu zuen parte, 2010ean.

Aurreko urtean jaio zen Stereo, 2009an. Mirenekin batera, baina bere kasuan kanpoko begiradaren lekua hartuta, elkarren artean ekin zioten lan honen zuzendaritzari.

Lan hori benetan berezia izan zen beretzat.

Ainhoa Resano Melado

Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatua Publizitatean eta RR.PP.n

(Iruñea, 1974). Diapositiba, etxeko handigailu, lehengusu-­lehengusina eta mendi artean hazi zen. Sekula interesatu ez zitzaion orladun argazki batean erretratatua izan eta gero, komunikazio bisualaren eta argazkigintzaren munduan sartu zen. Bere hastapenetan Antzerkiola Imajinarioaren argazkilari ofiziala izan zen. Bilboko lur azpiko –bere esanetan– antzerkiaren testigantza bisuala eman zuen, bere lan gehienetan lengoaia eszenikoa jasoz.

Disidentzien mugak aztertzen urte batzuk eman ostean –rolak enkoadratu eta antz-jolas bihurtuta–, PIN_DOWN izenekoa izan zen bere lehen proiektu pertsonala. Zenbait erakusketatan hartu du parte bakarka zein kolektiboki, eta bere lana hainbat medio inprimatutan publikatu da. Egun, Autore-argazkigintza masterra egin ostean, memoria, genero eta argazkigintzari buruzko ELLAS proiektuan dago murgilduta.

Argazkia: Ainhoa Resano Melado